Politika -
Hauteskundeak EAEn
Agintera heltzeko PP eta PSEri zer emango dien galdetu dio EAk EAJri
Bestalde, Urizarrek salatu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketagatik sortu den giro "nahasia" EAJren "estrategia politikoa" dela.
Erredakzioa
Pello Urizar EAren idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritza lortzeko PPri eta PSE-EEri zer emateko "prest" dagoen galdetu dio EAJri. Bestalde, Urizarrek salatu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketagatik sortu den giro "nahasia" EAJren "estrategia politikoa" dela salatu du.
Urizarren esanetan, EAJk "badaki hauteskundeetan EH Bildu izango dela irabazlea"; hori dela eta, "itunak lotzeko prestatzen ari da" EAJ, Urizarren esanetan.
"Eremua prestatzen ari da, beti erakutsi izan duen koherentziarekin: boterea lortzeko nahiarekin", adierazi du EAren buruzagiak. PPri "ekonomia alorrean" eskaintzak egiten dizkiola eta PSE-EErekin "zubiak eraikitzea" proposatzen duela gogorarazi du Urizarrek, eta hori zergatik egiten duen galdetu dio EAJri.
Urizar ez da harritu EAJk itunak egiteko duen "malgutasunagatik", "boterea lortzeko" duen nahia "jakina" delako.
"Urkullu, boterera heltzeko, zer emateko prest dagoen galdetzen dugu", berretsi du Urizarrek.