Politika -
D3M eta Askatasuna, libre
Sorturen epaia 'lehenbailehen' heltzea espero du Jaurlaritzak
Bestalde, Idoia Mendiak adierazi du "bide luzea" egin dela Hipercorreko atentatua jazo zenetik.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du "errespetatu" egiten dutela D3Mko eta Askatasuneko 13 auzipetuen absoluzioa, eta Sorturi buruzko epaia "lehenbailehen" iristea espero du.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, Mendiak nabarmendu du Jaurlaritzak "epai guztiak" errespetatzen dituela, eta D3Mkoa eta Askatasunekoa ez dela "salbuespena" izango.
Sorturi dagokionez, bozeramaileak gogorarazi du Auzitegi Konstituzionalak aztertu beharko duen "materia" ezberdina dela.
HIPERCOR
Gaur Hipercorreko atentatuaren 25. urteurrena dela eta, Mendiak nabarmendu du harrezkero "bide luzea" egin dela, eta une honetan "denon artean" oroimena eraikitzen ari direla.
Horren ildotik, egun "aro terrorista" amaitzen ari dela gogorarazi du, eta gizarteak eta erakundeek biktimei ematen dieten babesa duela 25 urtekoa baino handiagoa dela.
CONFEBASK
Bestalde, Mendiak amaitutzat eman du Confebask patronalarekin piztutako polemika.
Joan den astean, Miguel Angel Lujua patronaleko presidenteak adierazi zuen Euskadik Gobernu indartsua behar duela, eta sozialistek ulertu zuten hauteskundeak aurreratzea eskatu zuela.