Politika -
R+20 goi-bilera
Salomon Uharteetako lehen ministroa deitu dute Mariano Rajoy
Protokolozko akats batengatik, Brasilen egiten ari diren goi-bilerako presidenteak Salomon Uharteetako (Pazifikoko hegoaldea) lehen ministro gisa aurkeztu du Espainiako presidentea.
Erredakzioa
Protokolozko akats baten ondorioz, R+20 Brasilen egiten ari diren goi-bilerako presidenteak Salomon Uharteetako (Pazifikoko hegoaldea) lehen ministro gisa aurkeztu du Mariano Rajoy Espainiako presidentea.
Bi orduko atzerapenarekin, parte hartzeko txandaren zain zegoen Rajoy. Espainiako presidenteak, hain zuzen ere, Gordon Darcy Lilo Salomon Uharteetako lehen ministroaren ondoren hitz egin behar zuen.
Une horretako bilkura zuzentzen zuen pertsonak Salomon Uharteetako lehen ministroa aurkeztu du, baina, protokoloaren arduradunek aginduta, Mariano Rajoy agertu da.
Azalpenik eman gabe, Espainiako presidenteak hitzaldia eman du.
"Eskerrik asko Mariano Rajoy Brey jaunari bere hitzaldiagatik. Akatsarengatik barkamena eskatzen diot, berandu bada ere", esan du osoko bilkurako arduradunak.