Politika -

Legez besteko proposamena

Eusko Legebiltzarrak uko egin dio osasun-langileen prestakuntza Euskadira transferitzea bultzatzeari

Horrenbestez, EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Csek eta Voxek atzera bota dute EH Bilduk aurkeztutako proposamena.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE.
Eusko Legebiltzarra.
Eusko Legebiltzarrak ez du babestu EH Bilduk osasun prestakuntza transferitzeko egindako proposamena

1:47

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko talde guztiek errefusatu egin dute EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamena, osasun-espezialitate guztien prestakuntzaren eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzea bultzatzeko helburua zuena.

Koalizioak Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu du ekimen hori, eta salatu du osasun-arloko profesionalen prestakuntza-eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku ez egotea "arazo" bihurtu dela euskal osasun-sistemarentzat, "horren eta beste politika batzuen ondorioz, osasun-arloko profesional nahikorik ez dagoelako".

Legebiltzarreko talde guztiek (EAJ, PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Vox) atzera bota dute EH Bilduren testua, Legebiltzarrari 2023ko lehen seihilekoan lege-proposamen bat egitea eskatzen ziona, "osasun-espezialitate guztietako egoiliarrak prestatzeko eskumena lortzeko, ondoren Espainiako Kongresura eramateko eta Gorte Nagusietan beharrezko urratsak emateko".

Eztabaidan, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak transferentzia horren beharra defendatu du, "herritarren beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko eta planifikatzeko tresnak izateko". Halaber, uste du osasun-arloko prestakuntzaren eskumena izatea "funtsezkoa" dela "osasun-laguntzaren kalitatea antolatzeko, planifikatzeko eta bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Eusko Legebiltzarra EAE Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Sendagileen albisteak Erizaintza EAEko Autonomia Estatutua