Politika -

Armadaren maniobrak, Gorbeian

Urquijo: 'Armada euskal ondarearen parte da, Athleticen aurretik'

Carlos Urquijok Armadak Gorbeian egindako maniobrek sortutako kritikei erantzun die, "EAEn Armada maitatu eta estimatu" egiten dela esanda.

Carlos Urkijok Armadaren maniobrek sortutako kritikei erantzun die. EITB.
Armada Gorbeia Athletic | Urquijok Armadaren maniobren alde egin du
Espainiako Armada, Gorbeia mendian berriz ere

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, Armada EAEko "ondarearen parte da, oso aspalditik, ez euskara bezain beste, baina bai Athletic baino lehenago"; izan ere, Garellanoko erregimentuak 125 urte bete ditu Bilbon. Horri helduta, Urquijok baztertu egin ditu Espainiako Armadak Gorbeian egindako azken maniobrek sortutako kritikak. Gobernu ordezkariaren ustez, Armadari eta Armadako kideei "esker ona" agertu behar zaie "beharrezkoa izan denean, euskal herritarrekin izan baitira".

Gauzak horrela, gogora ekarri du 1983an Bizkaian eta Araban izandako uholdeetan egindako lana, eta denboran gertuago, Indiako ozeanoan atunontziei itsaslapurren aurka emandako babesa. Babes hori EAJk berak eskatu zuela ere aipatu du Urquijok.

"EAEn estimua diogu Armadari"Gobernuaren ordezkariaren iritziz, "sinestezina da mendi martxa huts batek aparteko oihartzuna izatea"; batez ere, "horrelakoak hilero egiten direlako Espainia osoan".

Urquijok gogora ekarri du iragan asteburuan, Mungian, zenbait herritarrek bandera zina egin zutela, eta hori, Urkijoren ustez, "EAEn Armadari diogun maitasunaren eta estimuaren adierazlea da, nahiz eta batzuek kontrakoa agertu nahi duten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea