Politika -
Sortu, legeztatuta
Garitano: 'Orain, Gobernuak urrats ausartak egin behar ditu'
Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du euskal gizarteak ez zukeela onartuko Sortu legeztatu ez izana.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du Sorturen legalizazioa "albiste ona" dela, eta, orain, Gobernuari "urrats zintzoak, irmoak eta ausartak" egitea dagokiola.
Donostian kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Garitanok esan du euskal gizarteak ez zukeela onartuko alderdi abertzalea legeztatu ez izana.
Ahaldun nagusiaren esanetan, "ilegalizazioen aroa gainditu eginda dago", eta Gobernuak "urrats zintzoak, irmoak eta ausartak" egin behar ditu normalizazio politikorako bidean.
Sortun afiliatuko den galdetu diotenean, oraindik estatutuak ezagutzen ez dituela erantzun du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea