Politika -

Homosexualen ezkontzak

PSOEk homosexualen alde egiteko eskatu dio Oyarzabali

Valencianok PPn homosexualen ordezkaria izateko eta PPk homosexualen ezkontzen kontra Konstituzionalean aurkeztutako helegitea atzera botatzeko eskatu dio.

Iñaki Oyarzabalek homosexuala dela aitortu du El Mundo egunkarian. Efe.
Hosexualak PP | Homosexualen alde egiteko eskatu dio PSOEk Oyarzabali
Iñaki Oyarzabalek homosexuala dela aitortu du El Mundo egunkarian. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusia zoriondu du, El Mundo egunkarian homosexuala dela onartzeagatik.

Horrez gain, Valencianok PPn "embaxadore" papera egiteko eta PPk homosexualen ezkontzen kontra aurkeztutako helegitea kentzea bultzatzeko eskatu dio.

Zehazki, twitterren bidez, sozialisten idazkariordeak honakoa idatzi du: "Ederto Iñaqui Oyarzabal. Aupa! Orain PPren aurrean enbaxadore lanak egin ditzakezu homosexualen ezkontzen kontrako helegitea kentzeko".

El Mundo egunkariak Espainiako homosexual eraginkorren zerrendan jarri dute. Zerrenda horren lehen postuan Fernando Grande-Marlaska epailea dago, Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako presidentea, eta Oyarzabal hirugarren postuan agertzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea