Politika -

Prentsaurrekoa

Egiari Zor-ek motibazio politikoko biktimen dekretua kritikatu du

Oroimenaren Institutuak "sentsibilitate guztiak eta memoria guztiak" aintzat hartu beharko lituzkeela uste du.

Elena Bartolome, Josu Muguruzaren alarguna. EITB.
Biktima politikoak | Egiari Zor-ek biktimen dekretua kritikatu du
Elena Bartolome, Josu Muguruzaren alarguna. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiari Zor Fundazioak kritikatu egin du Jaurlaritzak onartutako motibazio politikoko biktimen dekretua. Dekretu horrek 1960 eta 1978 urteen artean Poliziaren gehiegikeria pairatu zutenei kalte-ordainak ematen dizkie. Egiari Zorren ustez, Jaurlaritzak "trintxeran sartuta jarraitzen du", "indarkeria bidegabekeriaz pairatu dutenei ordaina ematea ezinbestekoa dela ahaztuta".

Halaber, "Estatuaren indarkeriaren ondorioz" hildakoen kopurua 379 dela adierazi dute.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Elena Bartolome eta Karmelo Arregi Oroimenaren Institutuaren gainean ere aritu dira. Euren ustez, institutuak kontuan izan beharko lituzke "sentsibilitate eta oroimen guztiak". Udazkenerako txosten bat iragarri dute, "379 hildakoen izen-abizenekin eta hiltzaileen erantzukizuna eta testuinguruarekin". Gobernuaren presioaFundazioaren arabera, motibazio politikoko biktimen dekretuak ez ditu aintzat hartu proposamenei egindako zuzenketak, eta "amore eman du Espainiako Gobernuak egindako presioen aurrean"; "egia eta justizia eskubideak aipatzen zituen zirriborroa desagertarazi zuten, ordaina jasotzeko eskubidea kalte-ordainen kita hutsa bihurtuta".

Egiari Zorren ustez, "Poliziak nahita hildako ETAko kideek edota Poliziarekin izandako borroketan hildakoek" kalte-ordainak jasotzea saihestu nahi dute

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea