Politika -

Elkarrizketa ETBn

'Espainiak Eurokopa irabaztea nahi ez duenak ezin du izan lehendakari'

PPren EAEko presidentearen arabera, "Urkulluk ez luke agindu behar, ez da poztu ere egiten Espainiaren garaipenekin".

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea.
Basagoiti: 'Urkullu ez litzateke lehendakaria izan behar'

00:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak esan du "Espainiak Eurokopa irabaztea nahi ez duenak" ezin duela izan lehendakari. Iñigo Urkullu EAJren presidenteari helarazi dio mezua; izan ere, asteburuan esan du Eurokopa "onenak" irabaztea nahi duela.

Basagoitik ETBren 'Egunon Euskadi' saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "Xabi Alonsok golak sartzen dituen selekzioaren garaipenekin pozten ez den pertsona batek ezin du Estatuaren Euskadiko ordezkari izan".

Buruzagi popularraren arabera, EAJren lehendakarigaiak agerian uzten du bere "jarrera itxia".

Hori horrela, Basagoitik argi esan du: "Urkulluk ez luke agindu behar, ez da poztu ere egiten Espainiaren garaipenekin".

PPren babesa Patxi Lopezi

Bestalde, Basagoitik salatu du Patxi Lopez lehendakariak "ahaztarazi" egin nahi duela "PPk eraman zuela Jaurlaritzara".

"Eusko Jaurlaritza gatazkak bilatzen ari da Alderdi Popularrarengandik bereizteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea