Politika -

Bilera egin dute Madrilen

Bakegintzan 'pedalei eragiten jarraitzea' eskatu dio Urkulluk Rajoyri

EAJko presidentea bi orduz bildu da Mariano Rajoyrekin, Madrilen. ETArekin bukatzeko, demokraziako ''babesik handiena'' eskaini dio Urkulluk.

Urkullu eta Rajoyren arteko bilera. EFE
Urkulluk Rajoyri eskatu dio bakegintzaren pedalei eragiten segitzeko

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Euskadin benetako bakea eraiki eta finkatzeko garaia'' dela helarazi dio asteazken honetan Iñigo Urkulluk Mariano Rajoy presidenteari, eta, hori lortu ahal izateko, EAJren babes ''leial eta zuhurra'' izango duela ziurtatu dio. ''Aurreko gobernuek izan dutena baino babes handiagoa'' izango dela esan du Urkulluk.

Bi ordu eta erdiz bildu da EAJko presidentea Rajoyrekin, Moncloan, eta etorkizunean duen konfiantza adierazi dio buruzagi jeltzaleak presidenteari.PPk orain arte emandako pausoak aintzat hartu dituen arren, pausu berriak eskatu dizkio Iñigo Urkulluk Gobernuari, ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri ondoren.

Hala, espetxe politikan 'pedalei eragiten jarraitzea' eskatu dio Urkulluk Rajoyri. "Bizikletan zoazenean eta pedalei eragiteari uzten diozunean, aurrerantz egiten jarrai dezakezu, inertziak lagunduta. Baina, momenturen batean bizikleta gelditu egingo da, eta erortzeko arriskua izango dugu. Hori berau azaldu diot presidenteari, eta pedalei eragiten jarraitzea eskatu diot'', esan du Urkulluk.Urkullu ziur da ETAk ez dituelaatentatu gehiago egingo, ezker abertzaleak berak ordainduko lukeelako neurri handienean itzulera hori. Baina, pedalei eragiten jarraitzenez badute, ''tentsioak'' sor litezke ''arauak errespetatuz demokraziarantz igaro behar dutenen artean''. Gobernuak bizikletako martxari jarraitzen badio, eta ''ETAren bukaerari ekitea'' erabakitzen badu, lan horretan EAJ lagun izango duela esan du Urkulluk. ''Legalitatea eskuan, terrorismoaren eta haren ondorio guztiak gainditu ditzakegu'', esan du.

Gobernuaren ustez, bestalde, ETAda pausoak eman behar dituena. Rajoyren Gobernuko iturriek bileraren ondoren jakitera eman dutenez, presidenteak arreta handiz entzun ditu buruzagi jeltzalearen hitzak; baina, Gobernuaren jarrerak berdina izaten jarraitzen du: ''ETA da pausoak eman behar dituena eta desegitea iragarri behar duena''.

Krisi ekonomikoaBilera horretan, krisiari aurre egiteko Estatu Ituna eskaini dio Urkulluk Rajoyri, eta murrizketan politikak dituen mugen inguruan ohartarazi dio. Kontzertu ekonomikoaren etorkizunaren inguruko ardura ere helarazi dio Gobernuko presidenteari.Alemaniak Europan bi multzo egiteko aukera dagoela pentsatzeak ekar lezakeen arriskuaz hitz egin dio Urkulluk Rajoyri. ''Alemaniak germaniar multzoaren eta multzo latinoaren artean zatiketa egitea hondamendia litzateke Europako proiektuarentzat'', esan du Urkulluk. Rajoyk hausnarketa horrekin ''neurri handi batean'' bat egin duela esan du jeltzaleak.

PP Moncloara iritsi zenetik Urkulluren eta Rajoyren arteko bigarren bilera izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea