Politika -

OMENALDI EKITALDIA PRIEDERI

Jose Ignacio Asensio: "Aniztasuna benetan garesti atera da Euskadin"

PSEk omenaldia egin dio gaur Juan Priede Orioko zinegotzi izandakoari, ETAk hil zuenetik 21 urte bete direnean.

PSEko ordezkariak gaur, Orioko hilerrian. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
PSEko ordezkariak gaur, Orioko hilerrian. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
PSEko ordezkariak gaur, Orioko hilerrian. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Priede duela 21 urte ETAk hildako zinegotzi sozialista omendu dute gaur goizean Orion. PSEko kideak zein Priederen senideak bertan zirela, lore eskaintza egin dute Orioko hilerrian. "Sozialiston baliorik onenak" ordezakatu zituela Priedek esan du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak eta "abertzaleak ez ginelako betirako ixilarazi nahi gintuztenek hil zutela" gogorarazi du. Horregatik, "aniztasuna benetan garesti" atera dela Euskadin nabarmendu du Asensiok.

Batzuk "isiltasunaren legea" darabiltela salatu du Asensiok eta horren aurrean, "ETAri aurre egin zioten sozialisten memoria aldarrikatu beharra" dagoela esan du.

PSE-EEk "zinegotzi horien memoria goraipatzeko betebeharra" duela nabarmendu du Gipuzkoako buruzagi sozialistak. "Sozialismoa, askatasuna eta aniztasuna defendatzeagatik hil baitzituzten. Ezin gara euren izenez ahaztu, herri honetan berriz ere indarkeria terroristarik egon ez dadin" hausnartu du.

Priederekin batera, duela 22 urte ETAk hildako Froilan Elespe ere gogoan izan du Asensiok eta horrelakorik berriz gerta ez dadin, euren memoria presente izatea behar-beharrezkoa dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Euskadi Ta Askatasuna albisteak PSE-EE Eguneko albisteak Orio Albisteak Terrorismoaren Biktimak