Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Sanchezen kontrako zentsura-mozioa, protestak Frantzian eta gazteen emantzipazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanchezen kontrako zentsura-mozioa: Voxek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurka sustatutako zentsura-mozioa gaur hasiko dira eztabaidatzen Kongresuan, eta bihar arte luzatuko da. Saioa 09:00etan hasiko da.
- Protestak Frantzian: Bederatzi botoren aldearekin, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bere Gobernuaren jarraipena eta pentsioen erreforma salbatu zituen atzo, eta horrek kaleko protestak areagotzea ekarri du. Gaurko ere, milaka herritar kalera ateratzea espero da, pentsioen errefomaren kontra.
- Gazteen emantzipaziorako estrategia: Eusko Jaurlaritzaren gobernu bileraren ondoren, ohiko agerraldia egingo du Bingen Zupiria erakunde horretako eledunak. Gaurkoan, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia izango du alboan, Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategiaren inguruko informazioa jakinarazteko.