Politika -

Dimisioa

Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak dimisioa eman du

Bere senarra prozedura judizial baten baitan deklaratzera deitu dutelako erabaki omen du dimisioa aurkeztea. Orain arte Madrilgo Gobernuko ordezkari zenak (Mercedes Gonzalez) hartuko du orain zuzendari kargua.

Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Maria Gomezek dimisioa aurkeztu du. Argazkia: EFE
Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Maria Gomezek dimisioa aurkeztu du
Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Maria Gomezek dimisioa aurkeztu du. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Maria Gomezek dimisioa aurkeztu dio gaur goizean Espainiako Barne ministroari, bere senarra prozedura judizial baten baitan deklaratzera deitu dutelako, Gomez berak prentsaurrekoan adierazi duenez.

Erabaki "zaila" izan dela esan du, bere familia eta Guardia Zibila babesteko egin duela arrazoituta.

Errugabetasun presuntzioaren eskubideari iskin eginda, argi utzi du "printzipioak, zintzotasuna eta ardura" gailendu dituela.

Mercedes Gonzalez da zuzendari berria

Orain arte Madrilgo Gobernuko ordezkari zenak (Mercedes Gonzalez) hartuko du zuzendari kargua, Espainiako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Duela gutxi, Madrilgo alkatetzarako PSOEren hautagai izango zenaren zurrumurrua zabaldu zen, baina azkenik Reyes Maroto Industria ministroaren alde egin zuten sozialistek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak