Politika -

Bosteko historikoa

'Elisabeth II.a-McGuinnes argazkia ikasgaia da Espainiarentzat'

Rufi Etxeberriak kritikatu egin du PPren Gobernuak Exekutibo britainiarren "konpromisoa" erakutsi ez izana.

Elisabeth II.aren eta McGuinnessen arteko argazki historikoa. EITB
Elisabeth II.aren eta McGuinnessen arteko argazki historikoa. EITB
Elisabeth II.aren eta McGuinnessen arteko argazki historikoa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko buruzagiak adierazi du Elisabeth II.a erreginak eta Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrorde eta IRAko komandante ohiak elkarri bostekoa eman izana "ikasgai bat" del Espainiako Estatuarentzat.

Etxeberriaren esanetan, IRAk indarkeria utzi eta gero Estatu britainiarrak "Zapateroren eta Rajoyren gobernuek jokatu duten bezala" jokatu izan balu, "nekez" egingo zuten bake-prozesua eta Elisabeth II.aren eta McGuinnessen arteko "normalizazio politiko argazkia".

Bozeramaile abertzaleak deitoratu egin du PSOEren eta PPren gobernuek "erantzun positiborik" eman ez izana eta "Gobernu britainiarren konpromisoa" erakutsi ez izana ETAren indarkeriaren amaieraren aurrean.

"Espainiako Gobernuak Exekutibo britainiarren adibidea jarraituko balu, Elisabeth II.aren eta McGuinnessen arteko argazkiaren antzekoak ikusi ahalko genituen, epe laburrean edo luzean", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea