Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Larrialdia Afrikan, Clara Ponsatiren atxiloketa eta DSBE berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Larrialdia Afrikan: Afrikak bizi duen gosete arrisku larriaren inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu EITBk gaurtik aurrera, Larrialdia Afrikan izenburupean, zazpi egunez, Euskal Telebistako ·Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan.

- Clara Ponsatiren atxiloketa: Pablo Llarena epaileak behin-behinean aske utzi du Clara Ponsati kontseilari ohia, eta apirilaren 24an deklaratzera deitu du. Atzo atxilotu zuten, 18:07an, Bartzelonako Katedralaren plazan.

- DSBE berria: Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) lege berria sartuko da indarrean EAEn. Besteak beste, kuotak eguneratuko dira: gutxieneko errenta 800 eurokoa izango da hemendik aurrera pertsona bakarrentzat (orain arte, 727 eurokoa zen), eta 1.066 eta 1.680 euro artekoa bi pertsonak edo gehiagok osatutako familientzat.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak DSBE 2024 EITB Dirulaguntzak Euskadin