Politika -

Maiatzeko euskobarometroa

EAEko herritarrak, zatituta presoen birgizarteratzearen aurrean

Bestalde, herritarren % 85 Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko balizko negoziazioaren aldekoak dira.

Herritarren % 85 Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko balizko negoziazioaren aldekoak dira. EITB
Herritarren % 85 Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko balizko negoziazioaren aldekoak dira.
EAEko herritarrak, zatituta presoen birgizarteratzearen aurrean

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko herritarren % 85 ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko balizko negoziazio baten aldekoak dira, maiatzeko Euskobarometroaren datuen arabera.

Hori bai, % 49k baldintza bat jarri dute: erakunde terroristak armak entregatzea. % 36, aldiz, baldintzarik gabeko negoziazioaren aldekoak dira.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) egindako ikerketaren arabera, Euskadiko herritarren % 34k uste dute damutzen eta indarkeriaren arburioa adierazten duten ETAko kideek baino ez dituztela jaso behar birgizarteratze neurriak. % 37k uste dute biktimarik eragin ez duten ETAko kideei ezarri beharko zaizkiela, eta % 22k zigor osoak bete behar dituztela uste dute.

Euskobarometroaren arabera, herritar gehienek babestu egiten dituzte terrorismoaren amaiera errazteko neurriak. Adibidez, % 75 presoak hurbiltzearen alde daude, eta % 14 aurka. % 57k banakako birgizarteratzea babesten dute, eta % 17k errefusatu.

Presoen amnistiak % 25en babesa dauka, eta % 48 aurka daude. Poliziaren jazarpena arintzearen aldekoak % 33 dira, eta, aurkakoak, % 44.

Parot doktrinaren amaiera inkestatuen % 33k babesten dute, eta % 14k arbuiatu.

Lehendakariaren azken neurriei dagokienez (bizikidetzarako ordezkari bat izendatzea, kasu) % 43k positibotzat jo dituzte, eta % 11k negatibotzat. Nolanahi ere, iritzirik ez dutenen eta bost axola zaienen kopuruak ere nabarmentzekoak dira, % 28koa eta % 18koa, hurrenez hurren.

Barne Ministerioaren Birgizarteratze Planak ere zenbaki berdintsuak ditu: % 26 ados daude, eta % 23 aurka. % 37k, baina, ez dute ezagutzen, eta % 14ri ez zaie axola.

EKONOMIA ETA KRISIA

Arlo ekonomikoan, EAEko biztanleen % 78k adierazi dute krisiaren ondorioak pairatu dituztela.

Kezka nagusia langabezia da (% 56), eta ondoren egoera ekonomikoa oro har (% 20), desberdintasun sozialak eta ongizatea (% 13), egoera politikoa (% 4), etxebizitza (% 2) eta indarkeria (% 1).

HAUTESKUNDEAK ETA BURUZAGI POLITIKOAK

Bestalde, herritarren % 60k uste dute lehendakari aldaketa behar dela, eta hauteskundeak EAJk irabaziko dituela.

Oro har, politikari guztien balorazioa jaitsi egin da. Balorazio gehien duena Aintzane Ezenarro da, 4,4 puntuko notarekin.

Ondoren, honakoak daude: Iñigo Urkullu (4,3); Joseba Egibar (4,2); Martin Garitano, Patxi Zabaleta eta Mikel Arana (4); Cayo Lara eta Pello Urizar (3,9); Patxi Lopez (3,7); Alfredo Perez Rubalcaba (3,5); Oskar Matute eta Arnaldo Otegi (3,4); Rodolfo Ares (3); Antonio Basagoiti (2,2); Rosa Diez (2,1); Arantza Quiroga (2) eta Mariano Rajoy (1,7).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea