Politika -

Epaile baten ordenagatik

Sopelako jaietako amnistiaren aldeko ekitaldia bertan behera utzi dute

Bilboko Administrazioarekiko 3 zenbakiko epaitegiak kautelazko "behin-behineko" neurri batean San Pedroko jaietan sartutako ekitaldia bertan behara uztea erabaki du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Administrazioarekiko 3 zenbakiko epaitegiak kautelazko "behin-behineko" neurri batean Sopelako Udaleko San Pedroko jaietan amnistiaren aldeko ekitaldi bat bertan behara uztea erabaki du. Larunbateko 00:00etan izan behar zuen berez ekitaldiak, 'Txosnetatik abiatuta,amnistiaren aldeko kalejira. Sopelako Herri Bilguneak deituta' lelopean.

Epaitegiak erabakia jakinarazi ostean, Sopelako Udalak (Bildu) bizilagunei jakinarazi die ekitaldia deitu zutenek bertan behera utzi dutela, epai judiziala obeditzen, eta, ondorioz, ekitaldia ez dela egingo gaineratu dute.

Sopelako Udaletik bertako bizilagunei festetaz gozatzen jarraitzeko esan die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea