Politika -

EAJren proposamena

Enpleguaren aldeko Estatu ituna proposatu du Urkulluk

"Hazkundea suspertzeko neurriak" dituen proposamen bat aurkeztu du EAJren presidenteak Donostian.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea Donostian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea Donostian. Argazkia: EFE
Enpleguaren aldeko ituna proposatu du EAJk

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak "Euskadirako ekonomia politika berria" izeneko dokumentua aurkeztu du Donostiako GBBren egoitzan, eta bertan, "enpleguaren aldeko Estatu ituna" proposatu du.

Proposamena zirriborroa dela zehaztu du Urkulluk, baina izenburuak islatzen duen espiritua ez dela aldatuko ziurtatu du. "Euskadik ekonomia politika bat behar du; gezurra dirudien arren, ez du eta", adierazi du.

Honen harira, orain hiru martxan jarri zen PSE-PPren Gobernua "estrategiarik" gabe hasi zela esan du, batik bat "arlo ekonomikoan". "Bi alderdiek bi eredu ezberdin irudikatzen dituzte, eta biak porrot egin dute".

Jaurlaritzak Rajoyren Gobernua zergak igotzeagatik kritikatzen duela salatu du, "Jaurlaritzak, era berean, murrizketak egin, zorra handitu eta zergak igotzea eskatzen duenean".

Urkulluren iritziz, EAJk egoerari buelta eman behar dio ekonomia politika berri bat aurkeztuz, eta proposamen zehatzak eskainiz.

Halaber, industria-politika baten eta Euskadi marka suspertzearen aldeko apustua egin du. Proposamen nazionalistak Kontzertua eta Hitzarmen Ekonomikoa egokitzearen, eskumenen mugak kentzearen eta zergen sistema erreformatzean alde egin du. Gainera, ekonomia indartzeko ahalmena izango duen sektore publikoa defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea