Politika -

Aberri Eguna 2023

Aberria "interes pribatuen aurrean zerbitzu publikoak defendatuz" egiten dela aldarrikatu du Podemosek

Igande honetan Aberri Eguna dela eta, Podemos Ahal duguk manifestua ondu du eta bideoa zabaldu du sare sozialetan "Euskadi defendatzea herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea" dela adieraziz.

Pilar Garrido Podemos Euskadiko burua alderdi moreak zabaldutako bideotik hartutako irudian.
Pilar Garrido Podemos Euskadiko burua alderdi moreak zabaldutako bideotik hartutako irudian.
Pilar Garrido Podemos Euskadiko burua alderdi moreak zabaldutako bideotik hartutako irudian.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadik "publikoaren defentsa" egin du Aberri Egunaren ospakizunaren harira. "Euskadi defendatzea da herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea. Euskadi defendatzea da guztionak diren baliabideak euren onurarako erabiltzen dituztenei aurre egitea, ikurrina janzten badute ere" adierazi du alderdi moreak manifestu eta bideo batean.

Sare sozialetan zabaldu duten bideoan zerbitzu publikoen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.

"Euskadi defendatzea segregazioaren kontra aritzea eta eskola publikoa defendatzea da" dio Miren Gorrotxategik bideo horretan. Pilar Garridok, berriz, "Euskadi defendatzea herri honetan bi abiaduratan doazen bi errealitate egotearekin amaitzea" dela defendatu du.

Hala, aberria egitea eta Aberri Eguna ospatzea "Euskadi eta bertako herritarrak defendatzea" dela esan du Podemos Ahal Duguk. Horretarako, "zerga erreforma progresiboaren beharra" defendatu dute, "gehien irabazten duenak gehien ordain dezan zerbitzu publikoei eusteko".

Eskola publiko eta osasungintza publikoa ere defendatu dituzte eta Euskadi "anitza" aldarrikatu dute, "ikuspuntu ezberdinak eta sinbolo heterogeneoak dituena". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Aberri Eguna Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi