Politika -

Etxebizitza

Alokairu sozialeko 43.000 etxebizitza finantzatuko ditu Espainiako Gobernuak, arrazoizko prezioan

Bi baldintza bete beharko dituzte etxebizitza horiek, Sanchezen hitzetan: eraginkortasun energetiko ona izatea eta arrazoizko prezioan edo gutxienez 50 urterako alokatzea.

Alokairu soxialeko etxebizitzak. Argazkia: EFE
Alokairu soxialeko etxebizitzak
Alokairu soxialeko etxebizitzak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri du 43.000 etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko dirulaguntzak emango dituela Gobernuak. Duela gutxi eman du jakitera, halaber, Sareben 50.000 etxebizitza arrazoizko prezioan jarriko dituztela alokairuan.

Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian, Sanchezek zehaztu du ICOk 4.000 milioi euroko kreditu-lerro berri bat irekiko duela, Europako funtsen kontura, etxebizitza berri horiek finantzatzeko.

Bi baldintza bete beharko dituzte etxebizitzek: eraginkortasun energetiko ona izatea eta arrazoizko prezioan edo gutxienez 50 urterako alokatzea.

Sanchezek onartu du etxebizitzarena "arazotzarra" dela Estatuan, "salgai esklusibo gisa erabili dutelako, eskubide bezala barik".

Horren aurrean, "ongizate estatuaren bosgarren zutabe bihurtuko dugu etxebizitza", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza