Politika -

Atxiloketa Pauen

Mujika kartzelaratu dute, Espainiari entregatzea ala ez erabaki zain

ETAko ustezko kidearen atxiloketak iskanbila sortu du Poliziako sindikatuaren eta Barne ministriaren artean, poliziak "salakeria" egitea leporatzen baitio Jorge Fernandez Diazi.

Juan Maria Mujika Dorronsoro asteazkenean atxilotu zuten Paue inguruan. EITB.
Mujika kartzela ETA | Epaileak kartzelan sartu du Mujika Dorronsoro
Juan Maria Mujika preso sartu dute epaile baten aurrean deklaratu ondoren

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Mujika Dorronsoro ETAko ustezko kidea kartzelara bidali du epaileak Paueko Apelazio Epaitegian deklaratuta. Dorronsoro asteazkenean atxilotu zuten eta Espainiara bidali ala ez erabaki behar dute orain.

Mujika Dorronsorori 2001ean Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko orduko presidentearen kontra atentatua egitea leporatzen diote. Orain Dorronsoro kartzelan da, bere kontrako euroagindu espainiarraren berri jasota.

Atxilotuaren euroagindua aztertzeko audientzia egingo dute astearte goizean. Euroagindua ez da oraindik Pauera iritsi, eta magistratuek "Schengen fitxa" delakoa bakarrik dute.

Espainiara bidaltzea ala ez aztertu eta prozesuan aurrera egiteko, 2010eko urtarrilaren 14an Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak emandako atxilotzeko euroaginduaren berri eman behar dute Espainiako agintariek. Marlaskak ETAko kide izatea eta lehergailuak edukitzea leporatu zion Mujika Dorronsorori.

Mujikak ohiko bizimodua zuenJuan Maria Mujika Ataungoa da eta urteak zeramatzan Zuberoan bizitzen. Denbora horretan zenbait prentsaurrekotan ere agertu da.

Horietariko batean, 2008ko abenduan, ETAko ustezko kideak bahitu egin zutela salatu zuen. Bere hitzen arabera, bi-hiru gizonezkok bahitu zuten, Poliziak zirela esanda, eta bera eta familia mehatxatu zituzten Poliziarekin elkarlanean aritzea uko eginez gero.

Ministroari "salakeria" egotzi dio PoliziakSUP Poliziaren Sindikatu Bateratuak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren "salakeria" salatu du. Asteazken goizean, ministroak ETAren inguruko berri pozgarria iragarri zuen, Mugika Dorronsoro ETAko ustezko kidearen atxiloketa gauzatu barik zegoela.

Poliziaren sindikatuak ateratako oharraren arabera, "Barne ministroak egin duena, garbi esanda, ETAko kide bati operazioaren berri ematea da, atxiloketa jendaurrean iragarri zuelako, eta ohar hau idazten ari garenean, ETAko ustezko kidea aurkitu ezinik gabiltzalako". "Baliteke norbaitek Espainiatik ohartarazi izana".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea