Politika -

Bankia auzia

PPk ez du baztertu Bankia auziaren azalpenak Kongresuan ematea

Alfonso Alonsoren hitzetan, oraindik "oso goiz da erantzukizun penalen inguruan pentsatzen hasteko".

Hala ere, Alonsok ikerketa batzordea sortzea baztertu du. EITB.
Hala ere, Alonsok ikerketa batzordea sortzea baztertu du. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Kongresuko PPko bozeramailearen hitzetan, Bankiarekin zer gertatu den eta inputatuen erantzukizun politikoak norainokoak diren "entzuteko garaia iristen ari da" Kongresuan, baina "errudunik" bilatu gabe.

Efe albiste agentziak egindako elkarrizketan, Bankiaren egoera nola sortu den Kongresuan azaltzea ez duela PPk "erabat baztertzen" esan du Alonsok (Bankiak 30.000 milioi euroko zuloa du). Hala ere, PPko bozeramailearen arabera, ikerketa batzordea abian jartzea ez da azalpen horiek lortzeko modurik aproposena.

Gasteizko alkate ohiak azaldu duenez, Kongresuak baditu "eztabaidarako batzorde eta esparruak", eta, Bankia auziari dagokionez, baztertuak izan ez diren zenbait agerraldi egiteke daude oraindik. "Edozein momentuan martxan jarri daitezke", esan du agerraldi horien harian. Horrez gain, FROBaren bitartez finantza sistemak jasoko dituen diru-laguntzak aztertzeko azpibatzordea dagoeneko abian dagoela azpimarratu du.

Inputatuei buruz33 inputatuen artean PPko zenbait kide garrantzitsu egoteari dagokionez, Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia eta Angel Acebes ministro ohia tartean, Alonsok esan du oraindik goiz dela "erantzukizun penalen inguruan pentsatzen hasteko".

Ondorioz, inoutatuei Espainiako finantza sektorearen arazo guztien errua leporatzea "bidegabekeria eta jarrera faltsua" dela adierazi du, bankuen arazoak "duela urte mordoa hasi baitziren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea