Politika -

Helegitea aztergai

'Parot doktrina'ren epaia emango du gaur Estrasburgoko Auzitegiak

Astelehen honetan, bestalde, atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak Joseba Iñaki Urdiain ETAko presoak 'Parot doktrina'ren aurka aurkeztutako helegitea. Hala, 2019a arte jarraituko du kartzelan.

Estrasburgoko Auzitegia (artxiboko irudia). EFE
Estrasburgoko Auzitegia (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan, 'Parot doktrina' izango du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak hizpide, Ines del Rio presoak aurkeztutako helegitearen inguruan erabakia hartuko baitu. 3.000 urteko zigorra ezarri zioten Ines del Riori, hainbat atentatugaitik. Besteak beste, 1986an Madrilgo Republica Dominicana plazan 12 polizia hiltzeagatik zigortu zuten ETAko presoa.

Astelehen honetan, bestalde, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du 'Parot doktrina'ren aurka Joseba Iñaki Urdiain ETAko presoak aurkeztutako helegitea. 342 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Urdiaini, eta 2019ko apirila arte jarraituko du kartzelan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea