Politika -
San Fermin 2012
Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu Riau-riauko istiluengatik
Atxilotu hauei joan den hilaren 7an atxilotutako gaztea gehitu behar zaie, hiruei Riau-riaua ospatzea eragotzi zuten istiluetan parte hartzea leporatu baitiete. Denak daude aske dagoeneko.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek bi pertsona atxilotu dituzte gaur Iruñean, uztailaren 6an Riau-Riau ekitaldiaren ospakizunean gertatutako istiluengatik. Atxiloketa horiei istilu berberengatik atxilotutako beste pertsona batena gehitu behar zaie. Operazioa zabalik dago oraindik, eta ez dute baztertu atxiloketa gehiago egitea.
Operazioa zabalik dago oraindik, eta ez dute baztertzen atxiloketa berriak egitea.
Hiruetako lehena, O.A.C., 1974an Iruñean jaiotako gizona, uztailaren 9an atxilotu zuten, eta desordena publikoak eragitea egotzi diote.
Gainera, eguerdian, J.C.R inizialak dituen 1980an Iruñean jaiotako gizona atxilotu dute, eta horri ere desordena publikoak eragitea leporatu diote. J.C.R.k aurrekariak ditu, langileen aurkako behartze, kalumniak, edota desobedientzia delituak, adibidez.Atxilotu hauei pasa den 7an Iruñeko Polizia Munizipalak atxilotutako gaztea gehitu behar zaie, hiruei Riau-riaua ospatzea eragotzi zuten istiluetan parte hartzea leporatu baitiete.