Politika -
Polemika
Barne ministroa pozik, Bilduk aholkulariaren dimisioa bultzatu duelako
Jorge Fernandez Diazen esanetan Bilduk onartu egin du hainbat "marra gorri" ezin direla pasa eta koalizioaren jarrera goraipatu du dimisioa onartu eta laguntzeagatik.
Erredakzioa
Barne ministroak txalotu egin du Josetxo Ibazeta, Donostiako alkatearen (Bildu) idazkariaren dimisioa, eta begi onez ikusi du koalizioaren jarrera afera honetan. Alkatearen idazkariak, Josetxo Ibazetak Espainiako futbol selekzioko hainbat jarraitzaile mehatxatu zituen Eurokopa txapelketako finalaren ostean, eta hori jakin bezain laister, Bilduk dimisio hau bultzatu izana goraipatu du Barne ministroak.
Kazetariei eginiko adierazpen batzuetan, azpimarratu du, koalizioa bera konturatu dela era "horrelako pertsonaiek ez dutela lekurik" arlo publikoan. Gogoratu du, Estatuko Fiskaltza Bilduren aurka zihoala Josetxo Ibazetak eginiko mehatxuak zirela eta.
Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek (Bildu) emandako prentsaurrekoan, argi azaldu du Ibazetak berak aurkeztu diola dimisioa eta berak onartu egin duela. Izagirrek, Ibazetaren ekintzak onartezinak direla ere aipatu du.