Politika -

Auzitegi Gorena

Fiskaltzak Bruño ahizpen kontrako zigorra mantentzea eskatu du

ANk ETAri laguntzea leporatuta zigortu zituen, mehatxu gutunak jaso ostean ETAri 6.000 euro ordaintzeagatik. Ahizpa usurbildarrek helegitea aurkeztu zuten eta Gorenean ari dira auzi aztertzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Blanca eta Maribel Bruño ahizpen kontrako urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 7.500 euroko isuna bere horretan uzteko eskatu dio Auzitegi Gorenari.

Auzitegi Nazionalak ezarri zien zigor hori ahizpa usurbildarrei, mehatxu gutunak jaso ostean ETAri 6.000 euro ordaintzeagatik, ETAri laguntzea egotzita. Delitu hori leporatzeko ETAko kide batzuen atxiloketan atzemandako gutun batean oinarritzen dira. Gutun horretan ETAk eskerrak ematen zizkien bi ahizpei.

Gainera, Fiskaltzak dio auzitegiak ez zuela "aurreiritziekin" jokatu bruñotarren kontra ezker abertzalearen jarraitzaileak izateagatik.

Bruño ahizpen defentsaren arabera, ordea, Auzitegi Nazionalak askatasun ideologikoaren eskubidea urratu zuen, Blancak Aukera Guztiak koalizioaren alde sinatu zuelako eta Maribel 1999an Euskal Herritarroken zerrendetan aurkeztu zirelako.

Bestalde, abokatuek salatu dute ez dela frogatu gutuna egitazkoa dela eta hainbat itzulpenetan akatsak izan zirela.

Bruño ahizpen kontrako ebazpena ETAri ordaintzeagatik enpresariak zigortu dituzten lehenengo kasua da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea