Politika -

Epaitegi Gorenaren sententzia

Goikoetxea eta Cotano absolbituta, atentatu saiakera baten auzian

Gainera, epaian, Aitor Cotanok jarritako errekurtsoa ezetsi dute. Errekurtso horretan, Guardia Zibilaren eskutik tratu txarrak eta torturak jaso zituela salatu zuen.

Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Arkaitz Goikoetxea ETAko Bizkaia komandoaren nagusi ohia eta Aitor Cotano talde horretako kidea absolbitu ditu, 2008an Getxoko itsas klubeanizandako atentatu saiakeraren auzian. Auzitegi Nazionalak 8 urteko zigorra ezarri zien gertakari berberengatik.

Epaitegi Gorenaren epaileek baliozkotasuna ematen diete 2011ko azaroan Cotanok Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioei, baina, aldi berean, ez dute ulertzenzelan Audientzia Nazionalak lehergaiz betetako garagardo upela lekualdatu zuena Cotano izan zela baieztatu zuen, are gehiago Cotanok berak horrelako deklaraziorikegin ez zuenean.

Gainera, epaian, Aitor Cotanok jarritako errekurtsoa ezetsi dute. Errekurtso horretan, bere kontrako inputazioa gauzatzeko informazioa ateratzeko asmoz Guardia Zibilaren eskutik tratu txarrak eta torturak jaso zituela salatu zuen Cotanok.

Lehergaiz betetako upela

Audientzia Nazionalaren sententziaren arabera, Cotanok, Etxeberriak eta absolbitutako Iñigo Gutierrezek komando bat eratu zuten 2008. urtean: “Askatasun Haizea”, “Txikitze” eta “Hegoa” izenez izendatu zuten komandoa.

2008ko urtarrilaren 31n Getxoko bizilagun batzuek 50 litroko garagardo upel bat aurkitu zuten. Barruan, 30 kilo amonal aurkitu zituzten, eta lehergarria montatzea soilik falta zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea