Politika -

Rajoyren murrizketen ostean

EAJk bere politikak prestatuko ditu Euskadin murrizketak 'arintzeko'

Ohiz kanpoko bilera bat egingo du ostiralean, Gobernu zentralaren azken murrizketak “arintzeko” politika propioak zehazte aldera. “Hazkunde ekonomikoa eta Euskadin enplegua haztea” bilatuko ditu.

Iñigo Urkullu, EAJko presidentea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, EAJko presidentea.
Iñigo Urkullu, EAJko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk ezohiko bilera bat izango du ostiral honetan bere ordezkari publikoekin Gobernu zentralaren murrizketak “arintzeko” politika propioak zehazte aldera, eta “Euskadin hazkunde ekonomikoa eta enplegua haztea” bilatuko du.

EAJren Batzorde Nazionalaren asteleheneko bilera honetan Ministroen Kontseiluak ostiralean onartutako doikuntza neurrien inguruan hitz egiten dute batik bat, EAJk ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Alderdiak esan du Batzar Nagusietan era “aktiboan” kontra egingo diola doikuntza horiek onartzeari.

EAJren ustez, ostiralean onartutako neurriak “ez dira ez justuak Euskadirentzat eta atzerakoiak dira”. Gainera, horiek onartzeak politikoki berriro ere zentralizatzea esan nahi du, Mariano Rajoyren Gobernuak “behin eta berriro alde batera utzi baitu bai Euskadik bai Nafarroak Estatuarekin gainerako erkidegoek ez duten moduko harreman ekonomikoa eta finantzarioa dutela”.

“Alderdi honek behin eta berriro eskatu du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa lehenbailehen sortzea, alor horretan aldebakarreko erabakiak hartzeari uzteko”, esan dute EAJtik, eta Eusko Jaurlaritzak alor horretan duen konpromiso falta kritikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea