Politika -

Murrizketak Donostian

Donostiako Udalak beste 6 milioiko murrizketak egingo ditu

Hiriko zerbitzu publikoak eta ongizate sozialeko zerbitzuak izango dira murrizketen eragina gutxien jasango dutenak.

Donostiako udaletxeko pleno aretoa. Argazkia: EFE
Donostiako udaletxeko pleno aretoa. Argazkia: EFE
Donostiako udaletxeko pleno aretoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko Ogasuneko ordezkariak, Javier Vitoriak (Bildu) 6 milioitako murrizketa iragarri du hiriko gastu publikoa Udalaren diru-sarrerekin orekatzeko. Vitoriak azaldu duenez, "Gipuzkoako Diputazioko Ogasun eta Finantza Departamentutik diru sarrerak gutxituko dira, beraz, nahitaez hartu behar izan dugu erabakia, eta espero dugu jendeak ulertuko duela".

Murrizketek, orain arteko zerbitzuak ahalik eta gutxien ikutzea espero dute, zerbitzu publikoak eta ongizate sozialekoak bereziki zainduz, eta azken hauei bereziki erreparatuko zaie, gutxien jasan dezaten murrizketen eragina.

Udaleko departamentu guztiek ere, gerrikoa estutu beharko dutela esan du eta gastu guztiak justifikatu beharko dituztela. Horrekin batera, hiriko garbitasun enpresarekin duten kontratua berrikusi egin dutela adierazi du Vitoriak eta San Marcoseko Mankomunitatea edo Añarbeko Urak enpresekin ahal duten gehien adostuko dutela aurrekontua.

Aldaketa berri hauekin, Donostiako 2012ko aurrekontua, 247 milioitatik 238milioietara pasatu da. Ogasuneko ordezkariak, Javier Vitoriak nabarmendu du, era honetara, orekatuta eta defizitik gabe itxiko dutela ekitaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea