Politika -

MEMORIA HISTORIKOA

German Rodriguezen hilketaren inpunitatea salatu du Sanfermines 78: gogoan! elkarteak, 45. urteurrenean

"Beharrezkoa da gure esfortzuak biderkatzea gertatu zenaren inguruko egia lortzeko eta justiziaren zein ukatu zigun erreparazioaren bidea irekitzeko" esan dute ekitaldian.

German Rodrigezen omenezko ekitaldia gaur, Iruñean. Argazkia: EFE
German Rodrigezen omenezko ekitaldia gaur, Iruñean. Argazkia: EFE
German Rodrigezen omenezko ekitaldia gaur, Iruñean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero bezala, uztailak 8 honetan, German Rodriguez 1978ko sanferminetan Poliziak hildako gaztea gogoratu dute ehunka herritarrek Iruñean, Sanfermines 78: gogoan! elkarteak antolatutako ekitaldian.

Iruñeko Orreaga kalean jarritako oroitarriaren inguruan, 45 urte eta gero hilketa horrek "inpunitatean" jarraitzen duela salatu dute. Lore eskaintza egin dute bertan eta musika notak irudikatu dituzte krabelin gorriz.

Bertsolariak eta dantzariak aritu dira hasieran eta bertaratuek Mikel Laboraren "Txoria txori" eta Oskorriren "Topa dagigun" abestu dute. Amaitzeko, txistulariek Eusko Gudariak eta Internazionala jo dute.

Deitzaileek manifestua irakurri dute krimenaren memoria "isilduarazi eta ezabatu egin nahi" izan dutela salatuz, baina "milaka lekukok gertatua gogoan" dutela aldarrikatu dute ta justizia eta erreparazioa eskatu dituzte.

"45 inpunitate urte daramatzagu gertaera haien erantzuleekiko, Estatu Espainiarra, Barne Ministerioa, Martin Villa eta beste horrenbeste urte konplizitate judizialarenak. Horregatik da horren beharrezkoa gure ahaleginak handitzea gertatukoari buruzko egia berreskuratzeko eta ukatutako justizia eta ordaina erdiesteko bideak ireki daitezen" adierazi dute deitzaileek oholtzatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Polizia abusuen biktimak