Politika -

97 urterekin

Santiago Carrillo, ospitalean odol-fluxuan arazoak izateagatik

Maiatzean ere Carrillok bi astez ospitalean eman behar izan zuen apendizitisagatik, eta osasuntsu irten zen ebakuntzatik.

Santiago Carrillo artxiboko irudi batan. EFE
Santiago Carrillo
Santiago Carrillo artxiboko irudi batan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Carrillo PCEko idazkari nagusi ohia Madrileko ospitalean sartu dute, odol-fluxuan arazoak izateagatik. Halere, ez dago egoera larrian, eta, laster, alta emango diote.

Carrilloren familiak azaldu duenez, 97 urteko buruzagi komunista Gregorio Marañon ospitalean dago.

Maiatzean ere Carrillok bi astez ospitalean eman behar izan zuen apendizitisagatik, eta osasuntsu irten zen ebakuntzatik.

2011ko urrian, Santiago Carrillok egun batzuk eman zituen ospitale horretan gernu-aparatuan infekzio bategatik. Carrillo ostegunean Carme Chacon Defentsako ministro ohiak emandako konferentzia batera joan zen bere ematearekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea