Politika -
Legebiltzarrerako bozak
Hauteskunde mahaitik libratzeko alegazioak on line aurkeztu ahalko dira EAEn
Gainera, atzerrian bizi direnek Internet bidez inprimatu ahalko dute bozkatzeko boto-papera.
AGENTZIAK | EITB Media
Eusko Legebiltzarrerako bozetan hauteskunde mahaian egotea egokituko zaien herritarrek Internet bidez aurkeztu ahalko dituzte alegazioak, Segurtasun Sailak dekretu bidez onartu duenez.
Dekretu horretako beste berritasun bat da atzerrian bizi direnek Internet bidez inprimatu ahalko dutela boto-papera, bozkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko.
Bestalde, Segurtasun Sailak boto-paperen estiloak batu ditu.
Era berean, hizkuntza mailako aldaketak ere egin dituzte, eta euskarazko zenbait testu moldatu dituzte, ulergarritasuna sustatzeko.
Dekretua EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur, eta 2024ko hauteskunde autonomikoetan indarrean egongo da.