Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Turismo sektorea "susperraldian" dagoela eta udako aurreikuspenak "positiboak" direla esan du Hurtadok

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, iaz turismo sektoreak % 11ko hazkundea izan zuen 2019ko datuekin konparatuta, eta aurtengo urtarriletik ekainera % 15 egin du gora 2022ko datuen aldean.

Javier Hurtado sailburua Radio Euskadin
Javier Hurtado sailburua Radio Euskadin
Javier Hurtado sailburua Radio Euskadin

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda erdia igarota, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak nabarmendu du udako aurreikuspenak "positiboak" direla, baina uztaileko behin betiko datuak ezagutu arte itxaron behar dela balorazioa egiteko.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, iaz Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) izan zen turismo hazkunde handiena (% 11) izan zuen erkidegoa, 2019ko datuekin alderatuta. Aurtengo urtarriletik ekainera, ostera, igoera % 15ekoa izan da, 2022ko datuekin alderatuta. Halaber, nazioarteko bidaiarien kopurua nabarmen hazi da (% 25), Hurtadoren arabera. Gaineratu duenez, "pandemian oso gaizki pasatu zuen sektore batentzat datu positiboak dira, eta susperraldian dago".

Bidaiarien jatorriaz galdetuta, Frantzia da "merkatu nagusia" (% 25), "hazkunde handia" izan duten AEBren eta Alemaniaren aurretik. Horren harian, atzerriko turismoa "sendotzeko" lanean jarraituko dutela azpimarratu du.

Bestalde, EAE "babesleku klimatiko" bihurtzen ari ote den galdetuta, klima beste faktore bat dela, baina bidaiatzeko arrazoi nagusiak gastronomia, hiriburuak eta "aukera aniztasuna" direla erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskadi argazkiak Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Uda