Politika -
ETAren kontrako borroka
ETAren ekintzen etenak 'ez dauka atzera bueltarik', Fernandezen ustez
Irtenbide kolektiborik eta amnistiarik ez dela egongo esan die presoei, eta Gobernuaren birgizarteratzen planarekin bat egiteko gomendioa eman die.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren ustez, ETAren ekintzen behin betiko etenak "ez dauka atzera bueltarik" eta ez dago banaketarik gertatzeko inolako arriskurik. Ministroaren hitzetan, Poliziak "ETA gainditu du" eta berehala desegiteko eskatzen dio.
El Correo egunkariak egindako elkarrizketan, ETAren desagerpenak presoak euskal espetxeetara hurbiltzea ekarriko lukeela esan du Fernandez Diazek.
Halaber, irtenbide kolektiborik eta amnistiarik ez dela egongo esan die presoei, eta Gobernuaren birgizarteratzen planarekin bat egiteko gomendioa eman die.
Barne Ministerioko arduradun nagusiak adierazi duenez, segurtasun indarrek ETAren kontra "gogor" egiten jarraituko dute, taldea desagertu arte. Hala ere, behin betiko etenak "atzera bueltarik" ez duela eta ETAn banaketarik egoteko arriskurik ikusten ez duela azpimarratu du.
Biktimek "egia eta arrazoia"Gobernuarentzat biktimak "beti egia esan eta arrazoia izateko" moduan daudela esan du ministroak. Presoei dagokienez, damututako presoen aurrean eta "hiltzen jarraitzeko prest legokeenen aurrean" ezin dutela jarrera berbera izan esan du.