Politika -

Katalunia

Amnistiarekin lotutako "idatzizko konpromisoa" eskatu du ERCk, inbestidura aurretik onartu ezean

Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemontek, aldiz, "aurretiko baldintza" gisa ezarri zuen amnistiaren onarpena, Sanchezen inbestidura babesteko bidean.

Kataluniako presoen aldeko manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako presoen aldeko manifestazioa
Kataluniako presoen aldeko manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERC alderdiaren diputatu eta Generalitateko kontseilari ohi Teresa Jordak amnistiarekin lotutako "idatzizko konpromisoa" eskatu dio PSOEri, "egutegia eta borondate politikoa" dituena, "amnistiaren legea Pedro Sanchezen inbestidura baino lehenago onartzeko aukerarik ez badago".

RTVE Catalunya katean emandako elkarrizketa batean, amnisitiaren legea onartzeko beharra berrtsi du, eta adierazi du ERCren nahia dela, "posible baldin bada", inbestidura aurretik onartzea.

Dena den, ez dio aterik itxi amnistiaren afera inbestidura ostean "konpontzeari". Horretarako, baina, baldintza batzuk ezarri ditu: "Konpromiso sendo bat hartzea, aldez aurretik sinatutakoa, egutegi bat eta borondate publikoa dituena", azaldu du.

Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemontek, aldiz, "aurretiko baldintza" gisa ezarri zuen amnistiaren onarpena, Sanchezen inbestidura babesteko bidean.

Horren harira, Carles Puigdemontek eztabaida mahaian egon beharko lukeen galdetuta, Jordak ez du aukera hori baztertu: "Elkar ulertuko dugu, noski. Beste fase batean gaude, eskailera bat igo dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak ERC