Politika -

Donostiako Udala

Txapartegiri mehatxuak zerbaitegatik izango direla esatea egotzi diote

Kaleetatik "kartel mehatxariak" kentzeko proposamena eztabaidatzen ari zirenean gertatu da liskarra. Denis Itxasok hitz horiek entzun dizkio Txapartegiri, mikrofonoa itzalita zeukanean.

Donostiako Udala. Argazkia: EITB.
Donostiako Udala. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko PPko eta PSEko zinegotziek osoko bilkuratik alde egin dute, Nerea Txapartegi Kultura ordezkariak ustez esandako hitzen ondorioz. Denis Itxaso sozialistak salatu duenez, iraganeko mehatxuak "zerbaitegatik" pairatu dituztela esan du Txapartegik, mikrofonoa itzalita zuenean. Txapartegik halakorik esan duenik ukatu du behin eta berriz.

Donostiako kaleetatik "kartel mehatxariak" kentzeko proposamena eztabaidatzen ari zirenean gertatu da liskarra. PPk ohar batean azaldu duenez, Denis Itxasok hitz horiek entzun dizkio Txapartegiri, mikrofonoa itzalita zeukanean.

Kultura ordezkariari hitz horiek erretiratzeko exijitu diote popularrek eta sozialistek, baina Txapartegik ukatu du hori esana. Ondorioz, PPko eta PSEko zinegotziek osoko bilkuratik alde egin dute.

Juan Karlos Izagirre alkateari hitz horiek "zuzentzeko" eskatu diote popularrek eta sozialistek gutun batean. Alderdi bien esanetan, Txapartegiren hitzek "indarkeria babestu egiten dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea