Politika -
Frantziako Senatua
Ipar Euskal Herriko hiru senatariak berrautatuak izan dira Senaturako hauteskundeetan
Max Brisson euskalduna, Frederique Espganac biarnotarra eta Denise Saint-Pe zentrista dira.
EITB Media
Ipar Euskal Herriko hiru senatariek karguan jarraituko dute, igande honetan Frantziako Senatua berritzeko egindako hauteskundeetan ebatzi denez, gaur berriro hautatu dituzte eta. Max Brisson euskalduna, Frederique Espganac biarnotarra eta Denise Saint-Pe zentrista dira.
Hirugarrenez jarraian, Frederic Espagnac sozialista izan da hautagai bozkatuena. Etxebizitzaren arloan finantza legea hobetzen saiatuko dela hitzeman du aukeratua izan bezain laster. Aurreko hauteskundeetan ere, 2017an, Espganacek lortu zuen boto gehien, senataririk beteranoena delarik.
Kaledonia Berrian, Emmanuel Macronen Frantziako presidentearen aldeko senatari batek aulkia galdu du gaur. Lehen aldiz, bertako independentista batek irabazi du aulki hori.