Politika -

Espainiako Gobernua

Irailean aurkeztuko dute Estrasburgoko erabakiaren aurkako errekurtsoa

Estrasburgoko auzitegiak ‘Parot doktrina’ren aurka egin zuen uztailaren 10ean, Ines del Rio Prada ETAko kide ohia zigorraren berrikuspen batengatik kartzelan mantentzea “irregularra” delakoan.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EITB.
Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak irailean aurkeztuko du Parot doktrinaren inguruan Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren azken erabakiaren aurkako helegitea.

Estrasburgoko auzitegiak ‘Parot doktrina’ren aurka egin zuen uztailaren 10ean, Ines del Rio Prada ETAko kide ohia zigorraren berrikuspen batengatik kartzelan mantentzea “irregularra” delakoan.

Gaur EFE agentziak jakin ahal izan duenez, Espainiako Gobernuak irailean aurkeztuko du ebazpen horren aurkako errekurtsoa, Estrasburgoko auzitegiak Espainiako epaitegien eskumenak “urratu” egin dituela argudiatuz.

Horrez gain, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak ‘Parot Doktrina’ren inguruan erabakitako ebazpenak ere gogora ekarriko ditu.

Uztailak 10ean iragarritako epaiaren arabera. Espainiak 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio presoari kalte moralagatik, eta "ahal bezain laster" libre utzi beharko du.

Hala ere, Jorge Fernandez Diez Espainiako Barne ministroak Del Rio ez zutela aske utziko iragarri zuen egun horretan bertan. Del Rio (Tafalla, 1958) 1988ko uztailean atxilotu zuten Zaragozan, eta 3.000 urtetik gorako kartzela-zigorra jaso zuen, horietako 2.232 Iñaki de Juana Chaos buru zuen 'Madrid taldea'ri laguntzeagatik.

Libre geratu (2008ko uztailaren 2an askatu behar zuten) baino hilabete eta erdi lehenago, kartzelan 20 urte igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak 'Parot dotrina' ezarri zion eta 2017ko uztailaren 27ra arte luzatu zion espetxealdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea