Politika -
Memoria
Jaurlaritzak 66 pertsona gehituko dizkio poliziaren gehiegikerien biktimen zerrendari
Balorazio Batzordeak datorren urriaren 30ean aurkeztuko du urteroko txostena Legebiltzarrean, eta 1978tik 1999ra izandako 147 biktima agertuko dira bertan.
eitb media
Eusko Jaurlaritzak eguneratu du jada poliziaren indarkeriaren biktimen zerrenda, eta aurten 66 izen gehituko dizkio, EITBk jakin ahal izan duenez.
Hori horrela, beste 66 pertsonari aitortuko zaie poliziaren biktima izaera, eta 2022ko 46ak eta 2021eko 35ak gehituta, 147 dira, oraingoz, 1978tik 1999ra zenbatutako biktima kopurua.
Balorazio Batzordeak datorren urriaren 30ean aurkeztuko du urteroko txostena Legebiltzarrean, eta hurrengo egunean, urriaren 31n, omenaldia egingo zaie poliziaren indarkeriaren biktimei eta euren senitartekoei Kursaalen, Donostian.