Politika -
Elkarrekin-Podemos Euskadi
Elkarrekin eta Sumar 2024ko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko harremanetan daudela esan du Pilar Garridok
Elkarrekin-Podemos Euskadiko koordinatzailearen ustez, Miren Gorrotxategi da alderdi morearen lehendakarigaia izateko aukera gehien dituena, baina, nolanahi ere, primarioetan erabakiko da.
EITB Media
Pilar Garrido Elkarrekin-Podemos Euskadiko koordinatzaileak aitortu du Sumarekin harremanetan dagoela datorren urteko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan esan duenez, "pazientzia izan behar da", ziur aski "unea iristen denean" hitz egitera eseriko baitira, "foru eta udal hauteskundeetan lortu genuen helburua lortzeko, hau da, Elkarrekin indartsu bat izateko, ezker eraldatzaileko indar politiko guztiekin, bakoitza bere ahotsarekin eta bere tokiarekin".
Garridok kasu honetan ere helburu hori bete ahal izateko itxaropena du, eta Miren Gorrotxategi da, bere esanetan, lehendakaritzarako hautagai izateko aukera gehien dituena. Edonola ere, erabakia primarioetan hartuko dela azaldu du.