Politika -

SANCHEZEN INBESTIDURA

Otegi "baikorra" da Sanchezen inbestidurari begira, eta nazio aniztasunaren legealdia izango dela uste du

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du koalizioak baiezko botoa emango diola Sanchezen inbestidurari, besteak beste, "herritarren mandatua" dagoelako eskuin muturrari atea ixteko.

Arnaldo Otegi gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi gaurko prentsaurrekoan
Arnaldo Otegi gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia "baikorra" da Pedro Sanchezen inbestidurari begira, eta legegintzaldia abiatzea ahalbidetuko duen blokea eraikiko dela uste du. Inbestidurak aurrera egiten badu, Espainiako Estatuaren nazio aniztasunaren inguruko eztabaida "lasaia" abiatuko dela gaineratu du.

Otegiren iritziz, nazio aniztasunari buruzko eztabaida "legealdi honetan" egingo da "segur aski". Ildo horretan, Espainiako Estatua plurinazionala dela aitortu behar dela uste du.

Donostian gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan, Otegik berretsi du koalizio subiranistak baiezko botoa emango diola Sanchezen inbestidurari, eskuin muturrari atea ixteko "herritarren mandatua" dagoelako.

Alde guztiak "egoerak eskatzen duen mailan egotea" eta legealdia "lehenbailehen" hastea espero du Otegik.

Sanchezen inbestiduraren datari buruz galdetuta, Otegik erantzun du ez dutela "jakinarazpen ofizialik" jaso eta "espekulazio handia" dagoela horren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Berriak Politika Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez EH Bildu Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak