Politika -
Twitterren baieztatu duenez
Ana Pastor kazetaria kargutik kendu du TVEko zuzendaritza berriak
TVEko goizetako aktualite politikoari buruzko saioaren aurkezlea telebista-kate publikotik bota dute, Twitterren bitartez kazetariak berak baieztatu duenez.
Erredakzioa
Ana Pastor TVEko goizetako aktualitate politikoari buruzko saioaren aurkezlea kaleratu du telebista-kate publikoko zuzendaritza berriak, kazetariak berak Twitterren bitartez baieztatu duenez.
"#Losdesayunosdetve saiotik bota naute. Lantalde osoak egindako lanagatik oso harro nago. Egun tristea da niretzako, baina gaur, inoiz baino gehiago, kazetaritzarengan sinetsi ohi dut", esan du sare ofizial honen bidez.
Azken asteetan beste kaleratze izan dira TVEn, Xabier Fortes "La noche en 24 horas" saioko arduraduna eta Juan Ramon Lucas RNEko goizeko aurkezlea, besteak beste.
Ekainaren 29an Leopoldo Gonzalez-Echenique RTVEko presidente berriak kargua hartu zuen. Egun berean, Julio Somoano Telemadrideko goizeko albistegietako zuzendari ohia TVEeko albistegietako zuzendari berri izendatu zuten.