Politika -

Inbestidura

Juntsek Kontseilu Nazionala bilduko du gaur, eta akordioari buruzko galdeketa egingo du asteburuan

PSOErekin akordioa erdietsi ondotik, Juntsek analisiari eta kontsultari emango dio asteburua. Militantziak larunbateko eguerditik igandeko 18:00etara izango du telematikoki bere iritzia emateko aukera.

Juntsen kongresu bateko irudia.
Juntsen kongresu bateko irudia.
Juntsen kongresu bateko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juntsek Kontseilu Nazionala bilduko du gaur arratsaldean, ezohiko bilera batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente egiteko PSOErekin akordioa lortu ostean. 

Era beran, asteburuan militantziari akordioaren inguruan galdetuko dio. Galdeketa hori larunbateko 12:00etan hasi, eta igandeko 18:00etan amaituko da. 

Alderdiak egin zuen azken kontsulta telematikoan Junts Pere Aragonesen gobernutik irtetea erabaki zuten alderdikideek. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya