Politika -

Josu Uribetxebarria

Etxeratek EH Bildurekin hasi du presoen inguruko bilera sorta

Ostiralean, Etxerateko ordezkariak Iñigo Lamarca Arartekoarekin batzartuko dira. Troitiñoren hitzetan, “premiazkoa” da gaixorik dauden presoen askatasuna lortzea.

Peio Urizar, Pernando Barrena eta Troitiño, bileran. Argazkia: EITB.
Peio Urizar, Pernando Barrena eta Troitiño, bileran. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoera aztertzeko bilera erronda hasi du gaur goizean Etxerat elkarteak alderdi politikoekin. Alderdiei "gaixotasun larri eta sendaezinak" dituzten presoen egoera konpontzeko “konpromisoak” eskatuko dizkete.

Aurreneko bilera gaur egin dute, EH Bildu koalizioarekin. Pernando Barrena, Peio Urizar, Asun Fernandez de Garaialde eta Xabi Soto Mattin Troitiño Etxerateko bozeramailearekin izan dira. Ostiralean, Etxerateko ordezkariak Iñigo Lamarca Arartekoarekin batzartuko dira.

Troitiñoren hitzetan, “premiazkoa” da gaixorik dauden presoen askatasuna lortzea eta horren aldeko konpromisoak eskatuko dizkiete alderdi politikoei. Alderdi politikoekin erantzun bateratua lortu nahi du Etxeratek.

Uribetxeberria “aske” eta “etxean” egon beharko lukeela berretsi du Troitiñok, baita gaixotasun larriak dituzten gainerako presoak ere.

Josu Uribetxebarriaren eta “larri” dauden beste 13 preso gaixoen egoerari buruz “informazioa” eman nahi die Etxeratek alderdi politikoei.

Uribetxebarria “berehala” aske uzteko exijitu du Troitiñok. “Josu hil egingo da eta guk egoera honen erantzule zuzenak bilatu eta aurkitu egingo ditugu. Espetxe politikoa horrek heriotza eta sufrimendua besterik ez dakar”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea