Politika -

KATALUNIA

Bizkartzaina izateko Carles Puigdemontek egindako eskaria izapidetu egingo du Espainiako Barne Ministerioak

Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroaren arabera, ezberdintasunak ezberditasun, inork ez du auzitan jartzen pertsonen segurtasuna.

Carles Puigdemont, Bruselan. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont, Bruselan
Carles Puigdemont, Bruselan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemonti Bruselan bizkartzaina jartzeko egindako eskaria izapidetu egingo du Espainiako Barne Ministerioak, gaur goizean Felix Bolaños Presidentzia ministroak adierazi duenez. "Nahiz eta ezberdintasun ideologikoak asko izan, inork ez du auzitan jartzen pertsonen segurtasuna", gaineratu du.

Josep Lluis Alay Puigdemonten bulegoko buruak atzo Generalitateko Barne kontseilariari gutun bidez eskatu zion presidente ohiari bizkartzaina jartzeko, azken asteetan arrisku maila igo egin dela iritzita.

Hala ere, Generalitateko Barne Departamentuko iturrien arabera, Esquadra Mossoek ez dute eskumenik Espainiako Estatutik kanpo aritzeko, eta Belgikan bizkartzain zerbitzua emateko Espainiako Barne Ministerioaren baimena behar dute.

RAC1 Kataluniako irrati kateari eskainitako elkarrizketan Bolañosek atea ireki dio Puigdemonti bizkartzaina jartzeko aukerari: "Nahiz eta ezberdintasun ideologikoak asko izan, inork ez du auzitan jartzen pertsonen segurtasuna. Hortaz, uste dut Barne Ministerioak eskari hori izapidetu egingo duela eta ziur egokiena dena ebatziko duela".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Espainiako Gobernua albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Carles Puigdemont