Politika -

ESPAINIAKO GOBERNU BERRIA

Pedro Sanchezek ministro berriak gaur bertan iragartzea espero da

Pedro Sanchezek telefono deiak egiten eman omen du asteburua, baina diskrezioa eskatu die guztiei eta ez da filtraziorik egon. Ministro batzuek jarraitu egingo dutela ziurtzat ematen da, dena dela.

Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua hartu du

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin inbestidura burututa, Pedro Sanchezen Gobernu berria nortzuek osatuko duten jakitea falta da orain. Asteburu osoan isilik egon dira sozialistak, baina ziurtzat ematen da astelehen honetan ezagutuko direla izenak.

Gertukoek, Sanchezen konfiantzazko ministroek, jarraituko dutela ziurtzat ematen da: Maria Jesus Monterok, Teresa Riberak, Felix Bolañosek eta Nadia Calviñok, esate baterako, azken horrek Europako inbertsioetarako bankuaren presidentetza aukeratu ezean.

Justizia Ministerioan zalantza gehiago daude. Legealdi honetan berebiziko garrantzia izango du Ministerio honek, amnisitiaren legea eta haren aurkako jarrerak protagonista izango baitira. Zurrumurruek diote balitekeela Felix Bolañosek hartzea ardura hori.

Sumarrek bost ministerio izango omen ditu. Yolanda Diazek jarraitu egingo du, eta aipatzen diren beste izen batzuk Monica Garcia, Pablo Bustinduy, Sira Rego eta Ernest Urtasun dira. Kultura Ministerioa izango omen da Urtasunentzat.

Podemoseko Irene Montero eta Ione Belarra Ministro Kontseilutik kanpo geratuko direla ziurtzat jotzen da, eta badirudi Berdintasun Ministerioa PSOEren eskuetara bueltatuko dela.

Espero den bezala gaur Sanchek Gobernuaren berri ematen badu, asteartean hartuko lituzkete karguak eta Ministro Kontseiluaren lehen bilera egingo lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia gaur Pedro Sánchez Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa