Politika -

Espetxe politika

Uribetxeberriak gose-greba abiatuko du aske geratu ezean

ETAko presoak adierazi du "duintasunez hiltzea" erabakiko lukeela aske uzten ez badute.

Iosu Uribetxeberria ETAko presoaren aldeko elkarretaratze bat. EFE
Iosu Uribetxeberria ETAko presoaren aldeko elkarretaratze bat. EFE
Iosu Uribetxeberria ETAko presoaren aldeko elkarretaratze bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iosu Uribetxeberria ETAko presoak iragarri du gose-greba abiatuko duela Espainiako Gobernuak baldintzapeko askatasuna eman ezean.

Presoak giltzurruneko minbizia dauka, eta orain metastasia ere antzeman diote. Horregatik, Donostia Hospitalera eraman dute, Leongo espetxetik.

"Erabaki gogorra izango da niretzat, baina ez dago atzera egiterik", adierazi du Uribetxeberriak, Gara egunkariak egindako elkarrizketa batean.

"Nire egoeran egonda, ez dut uste asko luzatuko litzatekeenik. Gorrotoa horrenbesteraino heltzen bada, duintasunez hiltzea izango da nire asmoa", gaineratu du.

Uribetxeberriak gogorarazi duenez, "orain gaixo larria naiz eta euren legeen arabera eskubidea dut baldintzapeko askatasunean kaleratua izateko".

"Tratu justu eta duina bakarrik eskatzen dut, legeak jasotzen duena, nahiz eta euren interesen arabera aplikatu. Ni ez naiz joko horretan sartuko", nabarmendu du.

ETAren biktima bati zer esango liokeen galdetuta, presoak erantzun du "elkar ez ulertzeak" ez duela "laguntzen", eta hori ez dela "bidea". "Baina bai, hitz egiteak laguntzen duela esango nieke ETAren biktimei; bidea ez ixteko, badaudela minimo batzuk ados egoteko modukoak direnak eta hortik hasi behar dugula, gero eta bide sendoagoa egiteko. Bakoitzak bere ideiekin baina errespetuz eta tolerantziaz, elkar bizitza bat lortu arte gutxienez", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea