Politika -
400 euro
Kaltedunen erdiak baino gehiagok laguntza jaso duela dio gobernuak
Atzerapena, aurrekontu berriak indarrean sartu direlako sortu dela onartu du Espainiako Lan ministerioak. Datozen egunetan ordea, 400 euroko laguntza, dagozkien guztiek jasoko dutela baieztatu du.
Erredakzioa
Espainiako lan ministerioaren arabera, 400 euroko diru-laguntza jaso behar dutenen erdiek gutxienez jaso dute. Laguntza hau jaso behar zutenentzat atzerapena egon da gobernuaren aldetik, eta Fatima Bañezek zuzentzen duen ministerioak esan du arazo tekniko batek sortu duela atzerapena, Espainiako aurrekontu berriak indarrean sartzearenak, hain zuzen. Halere, laguntza jaso behar dutenek, datozen egunetan jasoko dutela ziurtatu du.
Atzerapenak eragindako erkidegoen kasua aipatu du azkenik Fatima Bañezek. Ministroaren arabera, erkidego hauetan, 400 euroko laguntza hilaren bukaeran ordaintzen zen, eta kasu hauetan sortu da arazoa. Horregatik, gainontzeko erkidegoetan ez da gertatu arazoa.