Politika -
Nafarroa
Patricia Fanlo, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari berria Nafarroan
Espainiako Gobernuan Berrikuntzako Estatu idazkari izendatuko duten Juan Cruz Cigudosaren lekua hartuko du Fanlok.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Patricia Fanlo Mateok hartuko du gaurdanik Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Kontseilaritza Nafarroako Gobernuan, Juan Cruz Cigudosaren ordez.
Izendapenean, Fanloren "aberastasun akademikoa" eta ikerketarako duen gaitasuna nabarmendu ditu Maria Chivite presidenteak. Medikuntzan lizentziaduna eta Osasun Zientzietan doktore da Fanlo. 100 artikulutik gora argitaratu ditu Estatuko zein nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta hainbat erakundeko kide izan da.
Ibilbide politikoan, parlamentari izan zen 2019-2023 legealdian, eta aurretik, Iruñeko Udalean zinegotzi, 2015 eta 2019 bitartean.
Esan bezala, Espainiako Gobernuan Berrikuntzako Estatu idazkari izendatuko duten Juan Cruz Cigudosaren lekua hartuko du Fanlok.