Politika -

Etxeratekin bildu ostean

Uribetxebarria 'egonkor' dago, eta proba gehiago egitea onartu du

Espetxeetako arduradunak proba horien zain izango dira Arrasateko presoaren egoerari buruzko erabakia hartzeko. Uribetxebarriak Martin Garitanoren bisita jasoko du arratsaldean.

Etxerat eta Herrira elkarteek Uribetxebarriaren egoeraz duten kezka agertu diote Garitanori Efe.
ETA greba | Uribetxebarriak osasun-probak egitea onartu du
Uribetxebarria aska dezaten eskatu du Garitanok

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iosu Uribetxebarriak minbizia artatzeko behar dituen probak egingo ditu, Etxeratek eta Uribetxebarriaren senideek aditzera emandakoaren arabera.

Adierazpenhorren bitartez, Ministerioak ostegunean egindako salaketari erantzundio ETAko presoen familien elkarteak. Ministerioaren arabera, Uribetxebarria probak egiteko "zailtasunak" jartzen ari zen Donostia Ospitalera eraman zutenetik.

Azken osasun-partearen arabera, Uribetxebarriaren egoera "egonkorra" da, eta proba gehiago egitearen zain dago. Hurrengo partea astelehen eguerdian emango dute.

Espetxeetako agintaritza proben emaitzen zain izango da, "emaitzak ikusi eta aztertu ondoren, legearekin bat datozen erabakiak hartzeko".

Eztabaida, grebalarien inguruan

Uribetxebarriaren gose-grebarekin bat egin duten preso kopuruari dagokionez, eztabaida sortu da Barne Ministerioaren eta Etxeraten artean.

Ministerioak 13 preso aipatzen ditu, izan ere, goiza arte 13k bakarrik bete dute bere erabakiaren berri emateko derrigorrezko idatzia. 13 horietako inork ez du gosaria hartu nahi izan eta ez du ekonomatoan jatekorik erosi.

Etxeratek, berriz, 35 presok Uribetxebarriaren gose-grebarekin bat egin dutela aditzera eman zuen ostegun arratsaldean. Erabaki horrekin Uribetxebarriari eta gaixotasun larriak ditzuten gainontzeko presoekin elkartasuna agertu nahi dute.

Etxeraten informazioaren arabera, presoak gose-greba hasi duten presoak lau espetxetan banatuta daude, bi Espainian (Sevilla eta Castello) eta beste bi Frantzian. Baina espetxeetako arduradunen esanetan, ez dute erabakiaren berri ofizialik jaso.

Lokarri ere, askatzearen alde

Lokarri Akordiaren eta Kontsultaren Aldeko Herritarren Sareak ere Iosu Uribetxebarria askatzea eskatu du, presoaren osasun egoera "oso larria eta sendagaitza" delako.

Gainera presoaren alde egingo diren ekintza guztiei babesa eman diete eta "presoen kolektiboko bozeramaileekin biltzeko asmoa" ere agertu dute.

Komunikatu batean bidez, Lokarrik Zigor Kodeko 92. artikulua aipatu dute, artikulu horren arabera, Uribetxebarriak "bere azken egunak familiarekin igarotzeko aukera" izan behar du, eta "nahiz eta egindako delituak larriak izan, Gobernuak presoaren duintasuna errespetatu behar du".

Bost pertsona, gose-greban

Donostia Ospitaleko sarreran elkarretaratzea egiten ari diren pertsonetatik bostek gose-greba hasi dute.

Uribetxebarriaren ekimenarekin bat egitea erabaki dute Jon Garai eta Fran Balda Herrirako kideek; Ander Alberdi Gotzone Lopez de Luzuriaga presoaren senarrak (Gotzonek bularreko minbizia du eta kartzelan dago); Joxerra Askasibar Arrasateko Udaleko zinegotziak eta Rodolfo Cuesta preso ohiak.

Martin Garitanoren bisita

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Iosu Uribetxebarria presoarekin bildu da arratsaldean, goizean Etxerat eta Herrira presoen senideen elkarteekin bildu ostean.  Garitano Arrasateko presoaren egoeraz aritu da senideekin egindako bileran.

Ahaldun agusia bileran izan direnekin batera agertu da hedabideen aurrean, tartean Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramailea. Garitanok azaldu duenez, bileran presoaren "egoera pertsonalaren, osasunaren eta legearekinlotutako gaien" inguruko informazioa bildu du.

Familiakoen elkarteei aditzera eman dietenez, Aldundiak Jaurlaritzarekin eta Madrileko Gobernuarekin harremanetan jarraitzen du Uribetxebarriaren askatzea lortzeko, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman.

"berehala askatzeko"

Familiakoak, Arartekoarekin

Garitanorekin bildu ostean, Javier Uribetxebarria, Iosuren anaia, eta Julen Aranburu iloba Arartekoarekin bildu dira, Iratxe Zeziaga Arrasateko zinegotziarekin eta Mattin Troitiño eta Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerateko kideekin batera.

Trotiñok adierazi duenez, Uribetxebarria "berehala aske uzteko eta familiakoekin etxera joateko" ahal duen guztia egiteko eskatu diote Arartekoari. Horretarako, Zaballako kartzelako arduradunei eta Kartzeletako agintari nagusiei presoa askatzeko eskaera ofiziala egiteko esan diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea